martes, 13 de diciembre de 2011

Taldean erabakiak hartzen

Talde lanetan zenbait momentutan taldeka erabakiak hartu behar dira. Kasu horietan taldekide bakoitzak bere ideiak besteei azaldu, besteen ideiak entzun eta ulertu eta ideiak kontrajarri behar ditu. Hori hizkuntza komunikaziorako gaitasunarekin lotuta dago, bereziki lagun-taldean ideiak inplementatzeko ideien hautaketa prozesuarekin.
Argi dago konpetentzia hau teknologiako proiektu bat burutzen denean zenbait fasetan lantzen dela, hain zuzn ere honako faseetan bereziki:
  • Lan proposamena aztertzerakoan.
  • Aurretiazko diseinua burutzerakoan.
  • Ondorioak ateratzerakoan.
Kasu bakoitzean ikasleek egin beharreko lana bakarka aztertzen eta burutzen dute , horretarako dokumentu bat erabiltzen dute. Ikasle bakoitzak bere dokumentua moodlera igoko du, horrela hausnarketa hori burutu duela ziurtatuko dugu. Hori egin ondoren taldeka ikasle bakoitzak bere taldeari berak egindako lana azalduko dio. Guztien azalpenak jaso ondoren guztien artean eztabaidatuko dituzte eta dokumentu bat adostuko dute. Dokumentu hori aurretiaz izendatutako idazkari batek jasoko du eta moodlera taldearen izenean igoko du. Prozesu hau burutzen den bitartez beste talde bateko behatzaile batek ikuskatuko du eta taldekide bakoitzaren partaidetza ebaluatuko du. Gero bere ebaluazioa galdetegi batean batuko du. Behatzaileak talde bateko kideak izango dira. Talde hori banatuko da eta taldekide bakoitza beste talde batekin batera jarriko da eta taldearen jarduera aztertuko du taldearekin inolako elkarrekintzarik gabe. Fase bakoitzean behatzailearen rola talde desberdin batek egingo du. Behatzaileen taldeak ariketa bera egingo du, baino kasu horretan irakasleak behatzailearen lana egingo du.
Behaketa hori burutzeko ebaluazio tresna bat diseinatu behar da eta datuak betetzeko tresna horren araberako datu bilketa tresna bat erabili behar da. Ebaluazio tresna errubrika bat izan daiteke, datu bilketa tresna galdetegi bat.
Momentuz froga moduan DBH1 eta DBH2ko taldeetan erabili dut galdetegi esperimental baten laguntzaz, emaitzen arabera ikasleekin errubrika bat adostuko dut eta horren arabera galdetegia doituko dut. Agian datu bilketarako txantiloi azkar eta bisual bat garatu beharko dut behatzailearen lana errazteko eta gidatzeko. Hori hobekuntzetarako geratzen da. 






1 comentario:

  1. Aupa Ibon

    Oso interesgarria iruditzen zait planteatzen duzuna. Jarduera mota horietan ez da bakarrik komunikaziorako konpetentzia lantzen, nire ustez. Badira beste batzuk hori bezain garrantzitsuak direnak, pentsatzen ikastearekin, esate baterako. Ikasleak analizatzen eta ebaluatzen ipini dituzu, goi mailako prozesu kognitiboak direnak. Pentsamendu kritikoa garatzen ari zara zure ikasleengan eta hori gero, komunikazioarekin lotu behar duzu, noski.

    Konpetentzia (edo gaitasun, como se le quiera llamar, berdin dit) horiek guztiek denbora luzez baztertuak izan dira gure geletik, ez diegu inongo baliorik eta nire ustez, gure ikasleek biziko duten etorkizunean berebiziko garrantzia izango dute. Animo eta segi horrelako jarduerak garatzen eta bultzatzen zure ikasleekin. Ziur nago denborarekin egindakoari bere balorea aurkituko diotela.

    By the way, ni nire Aniztasun Curriculareko ikasleekin antzekoekin ari naiz. Ikaskuntza kooperatiborako estruktura gutxi batzuekin probatu dut eta denetatik egon da, gauza positiboak eta beste batzuk ez hain positiboak. Ea denbora daukadan egindakoa txukun azaltzeko. Burutu ditugun proiektu batean, zuk pasa zenizkidan helburuak primeran etorri zaizkit eta hauekin ari nintzela, ikusi dut ez niola zure mezuari erantzunik bueltatu. Cagada imperdonable!!! Eskerrik asko bene-benetan Ibon botatako kapotearengatik; proiektuaren fitxa osatzeko primeran etorri zait. Te debo una birra de las buenas!

    Ea noiz egoten garen elkarrekin!

    ResponderEliminar