martes, 10 de abril de 2012

Taldeak erabakiak artzen: lessons learnt

Aurreko sarrera batean Taldean erabakiak artzeko prozesuaz haritu nintzen, bereziki prozesu hori ebaluatzeko moduaz eta horretarako erabiltzen dudan txantiloia aipatu nuen. Txantiloi hori jadanik erabili dut DBH1 eta DBH2 eta errealitatearekin bere lehenengo kontaktua gainditu du.
Lan proposamenaren azterketa eta horren inguruko hausnarketak funtzionatu du, bereziki bigarren unitatean prozesua errepikatu dugunean eta behatzaileak euren lana nahiko ondo bete dute. Ikasleak euren jardueran behatzailea egotean euskararen erabil dute %100, aldiz antzeko ekintza behatzailerik gabe burutu dugunean euskararen erabilera txikiago izan da. Aztertu beharrekoa, the big brother effect izango da? 
Aurretiazko diseinua taldean erabakitzerakoan entzute aktiboa ziurtatzea ezinbestekoa da. Horretaz gain, taldekide bakoitzak beste taldekideek proposatutako ulertu behar du eta kasu bakoitzean modu kritiko batean aztertu eta bere indargunek eta ahulguneak zehaztu behar ditu, proposamen horri hobekuntzak bilatu behar dizkio  eta proposamena egin duen ikasleari feedback egokia eman behar dio.
Baina, bada ikaslea hori zuzenean bere kabuz egiteko? nire kasuan momentu honetan ez. Prozesu hori ahalbidetzeko, eta bereziki entzute aktiboa eta hausnarketa, errebisio kritikoa eta feedback-a ahalbidetzeko ikasleei txantiloi hau prestatu diet.
Txantiloi horretan ikasle bakoitzak beste ikasle baten aurretiazko diseinuaren azalpena entzuten eta gero jasotako azalpenaren laburpentxo bat idatzi behar du, entzute aktibo hori ziurtatzeko. Eta proposamena modu kritiko batean aztertzen laguntzeko, proposamen horretan dauden indarguneak eta ahulguneak zerrendatu behar ditu. Hori egin eta gero proposamena luzatu duenari feedback egoki bat emateko proposamen horri hobekuntzak proposatu behar dizkio.
Momentuz lehenengo mailan frogatu dut behaketa egin barik, eta hurrengo beterako prozesu horren behaketa bat burutu beharko dut. Horretarako Taldeko erabakiak hartzen behaketa txantiloia

1 comentario:

  1. Aupa berriro ere

    Taldean erabakiak hartzea ikaragarri kostatzen zaie ikasleei. Ez daude ohituta horretara eta normalean, bati okurritzen zaizkion ideiak izaten dira aurrera eramaten direnak.

    Hori sahiestearren pilota jaurtigailuaren proiektua egin genuenean, tutuaren oinarria diseinatzerakoan 1-2-4 egitura kooperatiboa aurrera eramatea probatu nuen. Baina emaitza ez zen batere ona izan; bikotearen diseinuaren balorazioa nola egin ez dute batere garbi, ez dira gai lankideak egindako lanaren kritika eraikitzaileak egiteko.

    Zuk prestatu duzun txantiloia entzute aktiboa, hausnarketa eta errebisio kritikoa bideratzeko oso baliagarria iruditzen zait. Con su permiso, nire ikasleekin erabiltzeko jaitsiko det ;-)

    ResponderEliminar